Abisuak‎ > ‎

Osasun gaietako publizitateaz

publicado a la‎(s)‎ 14 may. 2013 2:24 por Joxe Rojas
Egunotan sustoa izan dute hainbat hedabide bazkidek. Zehazki, gutuna jaso dute Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailetik jakinaraziz osasun zerbitzuen legez kanpoko publizitatea egin dutela esanez, eta publizitate hori erretiratu ezean isuna jaso lezaketela. Hemen bulegoan legedia aztertzen egon gara, eta jakin dugu kasu horietan isun txikiena 600 eurokoa izan daitekeela.

    Beraz, eskuartean dugun informazioa zuekin konpartitzea pentsatu dugu, etorkizunean arazoak saihesteko. Ahalik eta eskematikoen jarrita:

    1.- Osasun zerbitzuen publizitatea egin nahi duten profesional eta saltoki guztiek publizitate hori ALDEZ AURRETIK erregistratu behar dute Osasun Sailean. Osasungintzako establezimenduek DEBEKATUTA DAUKATE publizitatea egitea erregistro horretatik pasatu gabe, eta HEDABIDEEK ERE DEBEKATUTA DAUKATE ERREGISTRATU GABEKO PUBLIZITATE SANITARIOA ARGITARATZEA. Araudiak honako zerbitzu hauei eragiten die:

• Centros sanitarios hospitalarios y extrahospitalarios
• Balnearios
• Laboratorios de análisis clínicos y Secciones de análisis clínicos en las oficinas de farmacia
• Oficinas de farmacia y botiquines
• Servicio de ambulancia y transporte sanitario
• Almacenes y distribuidores de productos farmacéuticos y zoosanitarios
• Servicios sociales de base, servicios sociales residenciales para personas mayores y para personas afectas de distintas incapacidades
• Entidades de seguro libre de enfermedad
• Empresas de diagnóstico (chequeos, diagnóstico hematológico, embarazo, etc. …)
• Ópticas y Secciones de Óptica en las oficinas de farmacia
• Empresas que proporcionen cualquier clase de tratamiento médico o paramédico, físico o psíquico
• Institutos de belleza, centros de bronceado, saunas y masajes
• Centros de tratamiento capilar
• Centros docentes o de divulgación de técnicas médicas o paramédicas
• Gabinetes ortopédicos y Secciones de Ortopedia en las oficinas de farmacia
• Centros de Podología
• Gabinetes de audioprótesis y laboratorios de prótesis dentales
• Centros o Unidades de los Servicios de prevención con actividades sanitarias
• Profesionales de la sanidad:
      Médicos
      Odonto-Estomatólogos
      Fisioterapeutas
      Psicólogos clínicos
      A.T.S. / D.U.E.
      Farmacéuticos
      Otros (especificar)


    2.- Argitaratzeko baimena RPS (Registro de Publicidad Sanitaria) delako zenbakiaz egiaztatzen da. OSASUN ZERBITZUEKIN LOTUTAKO IRAGARKI GUZTI-GUZTIEK agerian eraman behar dute zenbaki hori.

    3.- Beraz, osasun zerbitzuekin lotutako iragarkiak onartu aurretik, RPSa eskatu behar diogu iragarleari, eta egiaztatu indarrean dagoela. RPS bakoitzak 5 urteko iraupena du. Zenbakiaren lehen digitoak RPSa emandako urteari dagozkio, eta beraz hori da erregistroaren 'adina' egiaztatzeko modurik onena.

    4.- RPS kadukatua, edo RPSrik gabeko publizitate iragarkia jartzen dituzten hedabideak legea urratzen ari dira, eta isuna jaso dezakete horregatik. Kontuz ibili beraz, eta kendu berehala betebeharrak betetzen ez dituzten iragarkiak. Erregistroak ez ditu hedabideak ofizioz arakatzen, baina sarritan kolegio profesionalek eta horrelakoek salaketak jartzen dituzte legez kanpoko iragarkiak ikustean. Horixe izan da Goiena eta Anbotoren kasua.

    Bezeroei laguntzeko baliabide gisa, dokumentu biltegian jarri dugu EAEri zein Nafarroari dagokion dokumentazio ofiziala, gai honekin lotuta.
Comments